2012/11/15

Idazkaritza: Posta korporatiboa

Erdibertaratzeko ikasle agurgarriak:

Eskolako Idazkaritzarekin komunikazioa hobetzeko korreo korporatibo berri bat ezarri da. Bere helbide elektronikoa honako hau da:

do-iue.idazkaria@ehu.es

Beraz, gauza administratiboen inguruan zalantzak izanez gero, erabili.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/11/12

Lehen Hezkuntzako egutegiaren aldaketak: Azaroan eta abenduan

Lehen Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

Gorputz Heziketako eta Komunikazioko irakasleek zenbait aldaketa proposatu dituzte. Blogeko egutegiak jada modifikatuak daude. Laburbilduz, aldaketak honako hauek dira:


  • Gorputz Heziketa - Oihane: azaroaren 22an (17:30 -19:00)
  • Komunikazioa - Ainhoa : azaroaren 22an (19:00-20.30) 



  • Komunikazioa - Miren Koro: abenduaren 13an (Saio bikoitza) 
  • Gorputz Heziketa - Oihane: abenduaren 20ean (Saio bikoitza)


Barkatu eragozpenak.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/10/15

Practicum I: Lehenengo bilera tutorearekin

Practicum Ieko ikasle agurgarriak:

Honako hau da bileraren oinarrizko informazioa:

Daniel Losada: 2012-10-16 (asteartea) - 16:00 / 17:30 - 1.2 gela
David Pastor:  2012-10-16 (asteartea) - 17:30 / 19:00 - 2.01 bulegoa
Diego Diez: 2012-10-17 (asteazkena) - 17:30 / 19:00 - 1.02 mintegian

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/10/05

Practicum I: Tutoreen esleipena

Erdibertaratze modalitateko ikasle agurgarriak; 

Jarraian dauden dokumentuetan, Practicum I irakasgaiko dagokizuen tutorea aurki dezakezue. Salbuespenak kenduta, Lehen Hezkuntzan David Pastor eta biok (Daniel Losada) tutore gara eta Haur Hezkuntza Diego Díez. Halaber, datorren astean, tutore bakoitzak ze egunetan eta ze orduetan egingo duen bilera presentziala blog honetan zintzilikatuko dut. Informazio hau ikastegiko taulan ere baduzue.


2012/2013 Praktiketako (P1) Tutore Esleipena (HH) 2012/2013 Praktiketako (P1) Tutore Esleipena (LH)
Daniel Losada Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/09/17

Haur Hezkuntza: Irailaren 18an ordutegi trukaketa

Haur Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

Bihar, Irailaren 18an,  erdibertaratzeko saioetan Musika eta Komunikazio gaitasun irakasgaien ordutegi trukaketa bat egongo da. Beraz, lehenbizi (17:30tik 19:00ra) Musika izango duzue musika gelan eta ondoren (19:00tik 20:30ra) Komunikazio gaitasuna 2.5 gelan.

Barkatu eragozpenak,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/09/13

Aurtengo ikaskide berriak: Automatrikula arazoak 2

Ikasle agurgarriak:
 
Matrikularekin nahiko gorabeherak egon baitirenez, zuzendaritza taldetik gomendatzen dute matrikularen egokitasuna gainbegiratzea. Batik bat, automatrikularekin arazoak izan duzuenak, bertaratze taldetik erdibertaratze taldea pasatu nahi izan duzuelako. Horretarako, GAUR aplikazioan sartu eta ze irakasgaitan matrikulatuta zaudeten begiratu. Gutxienez, erdibertaratze irakasgai hauek izan behar dituzu:


Hortik aurrera, kasuz kasu, lehen eta bigarren mailako bestelako irakasgaiak ere ager daitezke.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/09/11

Aurtengo ikaskide berriak: Automatrikula arazoak


Ikasle agurgarriak:

Mezu hau aurten erdibertaratze taldera pasatu nahi direnentzat soilik zuzenduta dago. Automatrikula egiteko garaian, bigarren mailako ikasgaiak bakarrik hartzeko aukera izan duzue. Zuzendaritza taldearekin hitz egin ondoren, komentatu didate ezintasun hau gainditzeko eskaera berezi bat egin behar dela Akademia Antolakuntza eta Ikasleen Zuzendariordeari (Beñat Amenabar b.amenabar@ehu.es). Mesedez, jar zaitezte kontaktuan berarekin eta jakinarazi nortzuk zareten (Erdibertaratzera pasatu nahi duzuela) eta matrikula zuzendu nahi duzuela hirugarren mailako irakasgai hoiek gaineratuz. Berak zein den prozesu egokia argituko dizue.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea