2012/09/17

Haur Hezkuntza: Irailaren 18an ordutegi trukaketa

Haur Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

Bihar, Irailaren 18an,  erdibertaratzeko saioetan Musika eta Komunikazio gaitasun irakasgaien ordutegi trukaketa bat egongo da. Beraz, lehenbizi (17:30tik 19:00ra) Musika izango duzue musika gelan eta ondoren (19:00tik 20:30ra) Komunikazio gaitasuna 2.5 gelan.

Barkatu eragozpenak,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/09/13

Aurtengo ikaskide berriak: Automatrikula arazoak 2

Ikasle agurgarriak:
 
Matrikularekin nahiko gorabeherak egon baitirenez, zuzendaritza taldetik gomendatzen dute matrikularen egokitasuna gainbegiratzea. Batik bat, automatrikularekin arazoak izan duzuenak, bertaratze taldetik erdibertaratze taldea pasatu nahi izan duzuelako. Horretarako, GAUR aplikazioan sartu eta ze irakasgaitan matrikulatuta zaudeten begiratu. Gutxienez, erdibertaratze irakasgai hauek izan behar dituzu:


Hortik aurrera, kasuz kasu, lehen eta bigarren mailako bestelako irakasgaiak ere ager daitezke.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/09/11

Aurtengo ikaskide berriak: Automatrikula arazoak


Ikasle agurgarriak:

Mezu hau aurten erdibertaratze taldera pasatu nahi direnentzat soilik zuzenduta dago. Automatrikula egiteko garaian, bigarren mailako ikasgaiak bakarrik hartzeko aukera izan duzue. Zuzendaritza taldearekin hitz egin ondoren, komentatu didate ezintasun hau gainditzeko eskaera berezi bat egin behar dela Akademia Antolakuntza eta Ikasleen Zuzendariordeari (Beñat Amenabar b.amenabar@ehu.es). Mesedez, jar zaitezte kontaktuan berarekin eta jakinarazi nortzuk zareten (Erdibertaratzera pasatu nahi duzuela) eta matrikula zuzendu nahi duzuela hirugarren mailako irakasgai hoiek gaineratuz. Berak zein den prozesu egokia argituko dizue.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea