2012/03/13

OHARRA: Haur Hezkuntza (2012-03-15)

Haur Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

"Ikastetxearen Antolaketa" irakasgaiko irakasle ordezkoa (Luis Mari Elizalderen baja) jada etorri da. David Pastor izena du. Etorrera lasaia bermatzearren, osteguneko (MARTXOAREN 15ekoa) saio bikoitza BERTAN BERA geldituko da. Horren truke, APIRILAREN 19an ordu'terdiko saio bat GAINERATU dugu, 19:00tik 20:30ra arte. Gaurko saioa (MARTXOAREN 13koa) MANTENTZEN da.

Barkatu eragozpenak.

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea


2HH2

2012/03/12

BILERA: 2012-03-20 17:30tan

Erdibertaratze ekimenaren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

Datorren urteko PRAKTIKEN inguruko bilera batetara deitzen zaituztegu:

EGUNA: martxoaren 20a, asteartea
ORDUA: 17:30
LEKUA: Areto Nagusia

Ondo izan, 

Gorka Ormazuri - Ikasleen mugikortasuneko eta Practicumeko zuzendariordea
Daniel Losada- Erdibertaratze ekimenaren Koordinatzailea

2012/03/08

OHARRA: Haur Hezkuntza (2012-03-08)

Haur Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

“Ikastetxearen Antolaketa” irakasgaiko irakaslearekin (Luis Mari Elizalde) bildu ondoren, galdutako saioen berrezkurapena proposatu dit.. Kontutan harturik, datorren astearteko bigarren saioa bertan bera gelditu denez (Marisa Inurrategik hala esanda), egunik eta ordurik aproposena iruditu zaigu. Beraz, osteguneko saio bikoitzaz gain, MARTXOAREN 13an, 19:00-20:30ak arte, Luis Marirekin klasea izango duzue.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimeneko Koordinatzailea