Zer da Erdibertaratze Modalitatea?

Erdi bertaratze aukera Ikasketak eta bizitza kontziliatzeko matrikula berezia

Dakizun bezala, Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketetan asistentzia ezinbestekoa da ikasgai guztietan, eta jakin badakigu horrek zenbait arazo sor ditzakeela. Baldintza horrek zure ikasteko asmoa ez oztopatzeko, gure eskolak ikasketak egiteko eskaintza berri bat martxan jarri nahi du, Hezkuntza Berrikuntza Proiektu bat, alegia.
Eskaintza hau matrikula partzialari eta erdi-bertaratzeari loturik dago. Alde batetik, ikasleak ez ditu irakasgai guztiak matrikulatu beharko. Bestetik, on-line laguntzari esker, behar sozial bati erantzun nahi zaio; alegia, ikasketak bestelako ardurekin (lana, familia, eliteko kirolaria, bestelako ardurak, …) kontziliatu behar dituen ikasleari, egunero etorri gabe, graduko ikasketak burutzeko aukera ematea.

Proiektu berri honen bultzatzaileak

Eskaintza hau, EHU osoan,  modu pilotuan Donostiako Irakasle Eskolan bakarrik garatzen ari da, titulazio bakoitzeko -Lehen nahiz Haur Heziketa-, talde berezi bat sortuz, erdi bertaratze taldea hain zuzen. 2010-2011 ikasturtean hasi gara ezartzen eta, etorkizunean, emaitzen arabera, hainbat titulazioetan ere ezartzeko aukera egon daiteke.

Eskolarekin batera proiektuaren bultzatzailea Unibertsitateko Kalitate eta Berrikuntza Errektoreordetza da. Aldi berean, 2010-2011 ikasturtean proiektua aurrera eraman ahal izateko Gipuzkoa Foru Aldundiko Berrikuntza Sailetik ere laguntza jaso du.
 
Eskaintza berriaren oinarri nagusiak
  1. Matrikula partziala
  2. metodologia eta prestakuntza
  3. On line jarraipena
  4. Practicum
  5. Kopuru mugatua
    1.- Matrikula partzialari loturik doa; hau da, lehenengo ikasturteko zazpi ikasgai jakin egingo dituzu, erritmoa zure egoerara egokitu nahian.
    Ondorioz, lehen hiru urteak egiteko ("Major" deitzen direnak) lau beharko dituzu (urtero 42-48 kreditu eginez)
    Beraz, akademikoki irakasgaiak kurtsoka ongi bideratuz gero, Gradua lau urtetan egin beharrean, bost urtetan bukatu ahal izango duzu.


     2. Metodologia eta prestakuntza:
    Bestalde, metodologia berritzaile bat darabil: erdi-bertaratzea.
    Honen bidez, ez duzu egunero klasera etorri beharrik izango eta astean gehienez bi egun etorriz (asteartea eta osteguna, edo astelehen eta asteazkenean) jarraitu ahal izango dituzu klaseak.
    Ordu horiek arratsaldez izango dira, ordu eta erdiko (90 minutu) bi saio egunean (betiere 17:00etatik aurrera).
    Bertaratzeko saio hauen maiztasuna irakasgaien esperimentalitatearen araberakoa izango da; hau da, zenbat eta esperimentalitate handiagoa izan orduan eta bertaratzeko ordu gehiago (beti ere astean bi egun horiek errespetatuz).


    3.- On-line jarraipena
     
    Jarraipen egokia izateko, eta eskatzen diren gaitasun guztiak lortzen direla bermatzeko, ikasgaiak moldatu egingo dira, teknologia berrien bidezko komunikazioa bultzatuz, ikasketetarako plataforma birtualak erabiliz (MOODLE), eta bestelako bide eta jarraipen teknikak sustatuz. Dena den, ikasgai bakoitzaren izaerak baldintzatuko du bere metodologiak behar dituen bertaratze eta ez-bertaratze orduen diseinua.
    Talde honi aplikatuko zaion metodologiak teknologia berriak eta plataforma birtualak erabiliko dituenez, ikasturtea hasi aurretik, formazio saio praktikoak eskainiko zaizkio ikasleari.

    4.- PRACTICUM:
    Erdibertaratze modalitatea ez da aplikatuko Praktika egonaldietarako, ezinezkoa baita. Horregatik, ikasle bakoitzak praktika egonaldiak burutu ahal izateko bere egoera (lana, familia, e.a.) egokitu beharko du. Aukerak egongo dira praktika egonaldi horiek egokitzeko baina, betiere, Eskolako Practicum arautegiak jasotzen dituen mugetan.

    5.- Kopuru mugatua:
    Eskaintza honen izaera berezia dela eta, sortuko liratekeen bi taldeek, titulazio bakoitzeko bat, kopuru mugatua izango lukete:
    • Haur Hezkuntzan 35-55 ikasle
    • Lehen Hezkuntzan 45-60 ikasle.
    Gutxieneko kopurua lortzen ez bada talde berezi hau ez litzateke martxan jarriko.

    Matrikula egiteko prozedura eta epeak 
     
    1.- Unibertsitateko araudiak lehenengo urtean matrikula osoa egitera behartzen du ikaslea; horrela, matrikulazio egunean ikasturte osoan matrikulatuko zara. Gero, ikasturtearen hasieran matrikula aldaketa egin ahal izango da.

    2.- Behin ikaslea ikastetxean matrikulatu ondoren, matrikulatze egunean bertan, eskaintza berezi honen inguruko arreta informatiboa izango duzu.

    3.- Dena den, matrikulazio egunean konpromiso orri bat banatuko zaizu erdi-bertaratze eskaintza honetan parte hartu nahi duzula adierazteko aukera izan dezazun. Orri hau uztailaren 31 baino lehen entregatu beharko duzu Donostiako Irakasle Eskolako idazkaritzan.

    4.- Orri hau betetzen duzuenok lehentasun osoa izango duzue talde hauek osatzerakoan eskaerak gehienezko kopurua gaindituko balu.

    5.- Bestalde, talde hauetan aritu nahi duzuenon kopurua -alegia konpromiso orria bete duzuenok- onar daitekeena baino handiagoa balitz, Espediente Akademikoaren nota, kontziliazio arrazoiak eta bestelako agiriak eska ahal izango dira talde honetako ikasleak aukeratzeko.

    6.- Hau guztia egin eta gero, talde partzial hauek eskatzen dituzten gutxieneko kopuruak lortuko balira, ikasturte hasieran bertan parte hartu nahi dutenen matrikula aldaketa burutuko da (aurretik konpromiso orria bete dutenen kasuan, aldatze hori idazkaritzak automatikoki egingo du eta zure ardura bakarra hori gauzatu dela baieztatzea izango da).
    Honi buruzko informazio zehatza web orrian izango duzue eta posta elektronikoz ere jasoko duzue.