2013/09/30

"Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan": Urriaren 3ko saioa bikoitza ez dago

Haur Hezkuntzako Ikasle agurgarriak:

Azkenean, irakasle berria kontratatu gabe dagoenez "Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan" irakasgaiaren datozen saioak BERTAN BEHERA geldituko dira. Beraz, EZ DA ASTE HONETAKO SAIO BIKOITZA ESKAINIKO (Urriaren 3an) eta ZIURENIK, ezta datorren asteko SAIO BIKOITZA ere (Urriaren 10ean).  Informazio gehiago dudanean noiz izango duzuen lehenengo klasea blogaren bitartez abisatuko zaituztet.

Barkatu Eragozpenak.

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea.




2013/09/27

"Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan": Urriaren 3ko saioa

Haur Hezkuntzako Ikasle agurgarriak:

"Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan" irakasgaiak oraindik irakaslerik gabe dago. Datorren astean egingo da lehiaketa. Beraz, Urriaren 3ko klasearekin zer gertatuko den Zientzia Esperimentaleko sekzioko koordinatzaileari galdetu diot. Hau da, saio bikoitz hau bertan behera gelditzen den, noiz arte edo bestelako soluziobiderik aurreikusten duen erabakitzea esan diot. Zerbait gehiago dakidanean abisatuko zaituztet.

Barkatu eragozpenak.

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2013/09/04

HAUR HEZKUNTZA: Lehen Lauhilabeteko azken orduko aldaketa

Haur Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

Irakasle baten erretiroa dela eta, "Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan" irakasgaiak egutegian aldaketa batzuk pairatu ditu. Irakasgai honen klaseak Urriaren 3an hasiko dira, hala espero dugu behintzat. Hori dela eta, hasierako bi saio bikoitzak atzeratu egin ditugu, bata urriaren 3ra eta bestea abenduaren 12ra.

Barkatu eragozpenak,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea


2013/09/03

2013/2014ko erdibertaratze saioen gelak

Ikasle agurgarriak:

Aurten (2013/2014) izango ditugun gelak honako hauek dira:

LH GRADUA
1.      Lauhilabetea

Natur Zientziak LHko ikasgelan II. Jose Mari Etxabe eta Leire Lomas. 3.6 laborategia.
Gizarte zientziak eta beren didaktika II. Mila Alvarez. 3.3 gela
Hizkuntzaren eta Literaturaren didaktika. Eider Rodriguez. 5.2 gela

2.      Lauhilabetea

Natur Zientziak LHko ikasgelan II. Jose Mari Etxabe eta Leire Lomas. 3.6 laborategia.
Gizarte zientziak eta beren didaktika II. Mila Alvarez. 3.3 gela
Hizkuntzaren eta Literaturaren didaktika. Marisa Iñurrategi. 5.2 gela
Atzerriko hizkuntza eta bere didaktika. Ruben Urizar. 1.2 gela


HH GRADUA
1.      Lauhilabetea

Pentsamendu Matematikoa eta bere didaktika. Arantxa Iztueta. 1.4 gela
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako ikasgelan. Lide Gondat. 3.7 laborategia
Hizkuntzaren eta Literaturaren didaktika. Gurutze Aldabaldetreku. 5.2 gela
Garapen psikomotorra IILuispe Gutierrez. Psikomotrizitate gela
Arte plastikoak eta ikusizko kultura Haur Hezkuntzan II. Estitxu Jimenez. Plastika gela

2.      Lauhilabetea

Hizkuntzaren eta Literaturaren didaktika. Gurutze Aldabaldetreku. 5.2 gela
Garapen psikomotorra IILuispe Gutierrez. Psikomotrizitate gela
Arte plastikoak eta ikusizko kultura Haur Hezkuntzan II. Estitxu Jimenez. Plastika gela

Ondo izan,

Daniel Losada.
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea