2012/12/11

Egutegia 3HH2

Haur Hezkuntzako ikasle agurgarriak:


Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza irakasgaiaren irakaslea Koldo Garai izango da. Saioak jada esleitu ditu, beraz, bigarren seihileko egutegia osatuta dago.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea


3HH2

2012/11/27

Informazio bilera: Nazioarteko Mugikortasun Programak


Erdibertaratzeko ikasle agurgarriak:


Informazio hau zabaltzea eskatu didate:


 GAIA/ASUNTO : 2013/2014ko NAZIOARTEKO MUGIKORTASUN PROGRAMAK / PROGRAMAS DE MOVILIDAD INTERNACIONAL: ERASMUS, LATINOAMERIKA, BESTE NORAKOAK (OTROS), SICUE EGUNA/DIA : Abenduak 4 /4 de Diciembre
TOKIA: 1.5 gela/aula
ORDUA/HORA: 13:00

Ondo izan,

Dani Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/11/15

Idazkaritza: Posta korporatiboa

Erdibertaratzeko ikasle agurgarriak:

Eskolako Idazkaritzarekin komunikazioa hobetzeko korreo korporatibo berri bat ezarri da. Bere helbide elektronikoa honako hau da:

do-iue.idazkaria@ehu.es

Beraz, gauza administratiboen inguruan zalantzak izanez gero, erabili.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/11/12

Lehen Hezkuntzako egutegiaren aldaketak: Azaroan eta abenduan

Lehen Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

Gorputz Heziketako eta Komunikazioko irakasleek zenbait aldaketa proposatu dituzte. Blogeko egutegiak jada modifikatuak daude. Laburbilduz, aldaketak honako hauek dira:


  • Gorputz Heziketa - Oihane: azaroaren 22an (17:30 -19:00)
  • Komunikazioa - Ainhoa : azaroaren 22an (19:00-20.30) 



  • Komunikazioa - Miren Koro: abenduaren 13an (Saio bikoitza) 
  • Gorputz Heziketa - Oihane: abenduaren 20ean (Saio bikoitza)


Barkatu eragozpenak.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/10/15

Practicum I: Lehenengo bilera tutorearekin

Practicum Ieko ikasle agurgarriak:

Honako hau da bileraren oinarrizko informazioa:

Daniel Losada: 2012-10-16 (asteartea) - 16:00 / 17:30 - 1.2 gela
David Pastor:  2012-10-16 (asteartea) - 17:30 / 19:00 - 2.01 bulegoa
Diego Diez: 2012-10-17 (asteazkena) - 17:30 / 19:00 - 1.02 mintegian

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/10/05

Practicum I: Tutoreen esleipena

Erdibertaratze modalitateko ikasle agurgarriak; 

Jarraian dauden dokumentuetan, Practicum I irakasgaiko dagokizuen tutorea aurki dezakezue. Salbuespenak kenduta, Lehen Hezkuntzan David Pastor eta biok (Daniel Losada) tutore gara eta Haur Hezkuntza Diego Díez. Halaber, datorren astean, tutore bakoitzak ze egunetan eta ze orduetan egingo duen bilera presentziala blog honetan zintzilikatuko dut. Informazio hau ikastegiko taulan ere baduzue.


2012/2013 Praktiketako (P1) Tutore Esleipena (HH) 2012/2013 Praktiketako (P1) Tutore Esleipena (LH)
Daniel Losada Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/09/17

Haur Hezkuntza: Irailaren 18an ordutegi trukaketa

Haur Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

Bihar, Irailaren 18an,  erdibertaratzeko saioetan Musika eta Komunikazio gaitasun irakasgaien ordutegi trukaketa bat egongo da. Beraz, lehenbizi (17:30tik 19:00ra) Musika izango duzue musika gelan eta ondoren (19:00tik 20:30ra) Komunikazio gaitasuna 2.5 gelan.

Barkatu eragozpenak,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/09/13

Aurtengo ikaskide berriak: Automatrikula arazoak 2

Ikasle agurgarriak:
 
Matrikularekin nahiko gorabeherak egon baitirenez, zuzendaritza taldetik gomendatzen dute matrikularen egokitasuna gainbegiratzea. Batik bat, automatrikularekin arazoak izan duzuenak, bertaratze taldetik erdibertaratze taldea pasatu nahi izan duzuelako. Horretarako, GAUR aplikazioan sartu eta ze irakasgaitan matrikulatuta zaudeten begiratu. Gutxienez, erdibertaratze irakasgai hauek izan behar dituzu:


Hortik aurrera, kasuz kasu, lehen eta bigarren mailako bestelako irakasgaiak ere ager daitezke.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/09/11

Aurtengo ikaskide berriak: Automatrikula arazoak


Ikasle agurgarriak:

Mezu hau aurten erdibertaratze taldera pasatu nahi direnentzat soilik zuzenduta dago. Automatrikula egiteko garaian, bigarren mailako ikasgaiak bakarrik hartzeko aukera izan duzue. Zuzendaritza taldearekin hitz egin ondoren, komentatu didate ezintasun hau gainditzeko eskaera berezi bat egin behar dela Akademia Antolakuntza eta Ikasleen Zuzendariordeari (Beñat Amenabar b.amenabar@ehu.es). Mesedez, jar zaitezte kontaktuan berarekin eta jakinarazi nortzuk zareten (Erdibertaratzera pasatu nahi duzuela) eta matrikula zuzendu nahi duzuela hirugarren mailako irakasgai hoiek gaineratuz. Berak zein den prozesu egokia argituko dizue.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/07/24

2012-2013: Erdibertaratze saioen gelak

Haur Hezkuntzako Gradua: 

1. LAUHILABETEA

Komunikazio gaitasunaren garapena Haur Hezkuntzan II: 2.5
Musika: musika gela.
Hizkuntzaren didaktika eta atzerriko hizkuntza: Erreserbatu gabe, baina 2.5 posible da.

2. LAUHILABETEA

Gizarte eta kultur ingurunearen ezagutza: 2.10 gela
Eskola inklusiboaren oinarriak: 2.5
Zailtasunak garapenean: 2.5
Hizkuntzaren didaktika: erreserbatu gabe, baina 2.5 posible da.

Lehen Hezkuntzako Gradua: 

1. LAUHILABETEA

Komunikazio gaitasunaren garapena Lehen Hezkuntzan II: 2.7
Gorputz hezkuntza: Lehenengo saioa: 2.7 gela. Gainontzekoak: Gimnasioa.
Matematika eta bere didaktika II: 1.4

2. LAUHILABETEA

Zailtasunak garapenean: 2.7 
Ikastetxearen antolakuntza: 2.7
Eskola inklusiboaren oinarriak: 2.7
Mate eta bere didaktika II: 1.4

2012/07/20

2012-2013: Erdibertaratze saioen egutegiak

Ikasle agurgarriak:

Behin behineko egutegiak honako hauek dira. Espero dugu hauek behin betikoak ere izango direla. Dena den, aldaketak egonez gero azalekoak izango dira. Hori bai, Haur Hezkuntzako bigarren lauhilabeteko irakasle bat oraindik kontratatu gabe dago. Hori dela eta, beraren saioak ez daude esleituak.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

HAUR HEZKUNTZA - LEHENENGO LAUHILABETEKOA
3HH1

LEHEN HEZKUNTZA - LEHENENGO LAUHILABETEKOA
3LH1
HAUR HEZKUNTZA - BIGARREN LAUHILABETEKOA
3HH2
LEHEN HEZKUNTZA - BIGARREN LAHILABETEKOA
3LH2

2012/05/11

INKESTA: 2. mailako 2 Lauhilabetekoa


Erdibertaratzeko ikasle agurgarriak:

Laister, erdibertaratze ekimen honetan bi ikasturte beteko ditugu. Lauhilabetero gertatu den bezala, INKESTA egiteko garaia etorri da. Beti bezala, zuen partehartzea  asko eskertuko nuke. Badakizue, inkesta hau betetzea 5 minutuko gauza da:


Aldez aurretik eskerrik asko. Ondo izan.

Daniel Losada
Erdibertaratze ekimenaren koordinatzailea

2012/04/12

Practicumaren inguruko aurkezpena

Erdibertaratze ekimenaren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

PRAKTIKEN inguruko bileran jarritako aurkezpena atxikitzen dizuegu:

Practicumerako aurkezpena 12-13 erdibertaratzekoak(1)


Ondo Izan,


Gorka Ormazuri - Ikasleen mugikortasuneko eta Practicumeko zuzendariordea
Daniel Losada- Erdibertaratze ekimenaren Koordinatzailea

2012/03/13

OHARRA: Haur Hezkuntza (2012-03-15)

Haur Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

"Ikastetxearen Antolaketa" irakasgaiko irakasle ordezkoa (Luis Mari Elizalderen baja) jada etorri da. David Pastor izena du. Etorrera lasaia bermatzearren, osteguneko (MARTXOAREN 15ekoa) saio bikoitza BERTAN BERA geldituko da. Horren truke, APIRILAREN 19an ordu'terdiko saio bat GAINERATU dugu, 19:00tik 20:30ra arte. Gaurko saioa (MARTXOAREN 13koa) MANTENTZEN da.

Barkatu eragozpenak.

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea


2HH2

2012/03/12

BILERA: 2012-03-20 17:30tan

Erdibertaratze ekimenaren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

Datorren urteko PRAKTIKEN inguruko bilera batetara deitzen zaituztegu:

EGUNA: martxoaren 20a, asteartea
ORDUA: 17:30
LEKUA: Areto Nagusia

Ondo izan, 

Gorka Ormazuri - Ikasleen mugikortasuneko eta Practicumeko zuzendariordea
Daniel Losada- Erdibertaratze ekimenaren Koordinatzailea

2012/03/08

OHARRA: Haur Hezkuntza (2012-03-08)

Haur Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

“Ikastetxearen Antolaketa” irakasgaiko irakaslearekin (Luis Mari Elizalde) bildu ondoren, galdutako saioen berrezkurapena proposatu dit.. Kontutan harturik, datorren astearteko bigarren saioa bertan bera gelditu denez (Marisa Inurrategik hala esanda), egunik eta ordurik aproposena iruditu zaigu. Beraz, osteguneko saio bikoitzaz gain, MARTXOAREN 13an, 19:00-20:30ak arte, Luis Marirekin klasea izango duzue.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimeneko Koordinatzailea

2012/02/29

OHARRA: Haur Hezkuntza (2012-02-28)

Haur Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

Bihar, Martxoaren 1ean, 17:30tik 20:30ra duzuen Ikastetxearen Antolaketa irakasgaiko saioa (Luis Mari Elizalde irakaslea delarik)  BERTAN BERA gelditzen da. Barkatu eragozpenak.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2012/01/25

"Musika adierazpenaren garapen I" irakasgaiaren ordutegia

Haur Hezkuntzako ikasle agurgarriak:

Bigarren seihileko egutegian planteaturiko aldaketa  BERTAN BERA gelditzen da. Beraz, "Musika Adierazpen Garapena I" irakasgaien saioak 17:30tan hasi  eta 19:00tan bukatuko dira.
2HH2

Barkatu eragozpenak.

Ondo izan,


Daniel Losada

Erdibertaratze ekimenaren koordinatzailea




2012/01/11

Bigarren Lauhilabeteko gelak

Ikasle agurgarriak:

Bigarren Lauhilabetean izango ditugun gelak honako hauek dira:

Haur Hezkuntzako Graduan
Arte plastikoak: plastika gelan
Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak testuinguru eleanitzetan: 2.7 gela
Musika adierazpenaren garapena I: musika gela
Ikastetxearen antolaketa: 2.7 gela


Lehen Hezkuntzako Graduan
Gizarte zientziak: 1.7 gelan
Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak….: 1.7 gelan
Natur: 3.1 laborategia
Artea: plastika gela.

Ondo izan, Dani.