2012/09/11

Aurtengo ikaskide berriak: Automatrikula arazoak


Ikasle agurgarriak:

Mezu hau aurten erdibertaratze taldera pasatu nahi direnentzat soilik zuzenduta dago. Automatrikula egiteko garaian, bigarren mailako ikasgaiak bakarrik hartzeko aukera izan duzue. Zuzendaritza taldearekin hitz egin ondoren, komentatu didate ezintasun hau gainditzeko eskaera berezi bat egin behar dela Akademia Antolakuntza eta Ikasleen Zuzendariordeari (Beñat Amenabar b.amenabar@ehu.es). Mesedez, jar zaitezte kontaktuan berarekin eta jakinarazi nortzuk zareten (Erdibertaratzera pasatu nahi duzuela) eta matrikula zuzendu nahi duzuela hirugarren mailako irakasgai hoiek gaineratuz. Berak zein den prozesu egokia argituko dizue.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea