2013/10/15

"Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan": Josu Sanz

Haur Hezkuntzako Ikasle Agurgarriak:

Irakasle berria dugu "Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan"irakasgaian. JOSU SANZ ALONSO

Bere posta elektronikoa honako hau da: josu.sanz@ehu.es.

Aurreko sarrera batean esan genuen bezala, lehenengo saioa Urriaren 24an 17:30tik 20:30ra izango da. Gogoratu, saio hauek 3.7 laborategian egingo direla.

Barkatu eragozpenak.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2013/10/08

"Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan": Lehenengo saioa Urriaren 24an

Haur Hezkuntzako Erdibertaratze Ekimenaren ikasle agurgarriak: 

Azkenean,"Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan" irakasgaiaren irakasle berriaren lehiaketa egin da, baina irabazleak oraindik ez du kontratua sinatu. Aste honetan zehar sinatzea espero dugu. Beraz, aste honetako saioa (URRIAREN 10a) ere bertan behera gelditzen da. Lehenengo saioa URRIAREN 24an izango da

 Barkatu Eragozpenak. 

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea.