2011/12/20

INKESTA: 2. mailako 1 Lauhilabetekoa

Ikasle agurgarriak:

Lauhilabetero bezala inkesta xume bat prestatu dut zuen iritzia jasotzeko. Gustatuko litzaidake ahal den azkarren betetzea, hau da, urtea bukatu baino lehen.

https://docs.google.com/spreadsheet/viewform?hl=es&formkey=dHRxQk5jYVNhWUEtN1NhSGtLN0ZQTEE6MA#gid=0

Aldez aurretik zuen laguntza esketuaz.

Dani.

2011/09/30

Ikasle agurgarriak:

Zuetako batzuk gainditu gabe dituzue iazko irakasgai batzuk, bi arrazoi direla medio. Lehenengoa eta ohikoena izango da lehenengo mailan erdibertaratze moduan eskainitako irakasgai hori gainditugabe edo aurkeztu ez zaretelako. Bigarrena, Diplomaturatik gradura pasatu zaretelako. Bai bata eta baita bestea ere, gustatuko litzaideke guztion (gainditugabe dituzuenak, noski) informazio hori biltzea. Hori dela eta, posta elektroniko baten bitartez, zenbat irakasgai gainditu gabe dituzuen eta zeintzuk diren bidaltzea eskatzen dizuet.

HAUR HEZKUNTZA

Haur Hezkuntzako Gradua
                                                                                  LEHENENGO MAILA - 2010-2011
                                                                                       Lehenengo Lauhilabetekoa
Irakasgaia
Kr.
Saila
Modulua
Garapenaren Psikologia Eskola Adinean
6
PEE
1. Irakasle zeregina
Irakaskuntza-funtzioa
6
DOE
1. Irakasle zeregina
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
6
THE
1. Irakasle zeregina
Komunikazio gaitasuna Lehen hezkuntzan I
6
DLE
1. Irakasle zeregina
Bigarren Lauhilabetekoa
Irakasgaia
Kr.
Saila
Modulua
Hezkuntzaren Psikologia
6
PEE
2. Eskola eta curriculuma
Didaktika Orokorra
6
DOE
2. Eskola eta curriculuma
Garapen Psikomotorea I
6
DEX
2. Eskola eta curriculuma

LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntzako Gradua
                                                                                  LEHENENGO MAILA - 2010-2011
                                                                                       Lehenengo Lauhilabetekoa
Irakasgaia
Kr.
Saila
Modulua
Garapenaren Psikologia Eskola Adinean
6
PEE
1. Irakasle zeregina
Irakaskuntza-funtzioa
6
DOE
1. Irakasle zeregina
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
6
THE
1. Irakasle zeregina
Komunikazio gaitasuna Lehen hezkuntzan I
6
DLE
1. Irakasle zeregina
Bigarren Lauhilabetekoa
Irakasgaia
Kr.
Saila
Modulua
Hezkuntzaren Psikologia
6
PEE
2. Eskola eta curriculuma
Didaktika Orokorra
6
DOE
2. Eskola eta curriculuma
Matemáticas y su didáctica I
6
DCE
2. Eskola eta curriculuma


Ondo izan, Dani.

2011/09/19

Bertaratze saioen gelak

Ikasle agurgarriak:

Haur Hezkuntzako Bertaratze saioen gelak honako hauek izango dira:

Hezkuntzaren Soziologia: 2.5 gela
TICs en Educación Infantil: 2.1 gela
Haurtzaroaren Psikologia: 2.5 gela

Lehen Hezkuntzako Bertaratze saioen gelak honako hauek izango dira:

Hezkuntzaren Soziologia: 2.5 gela (Urriaren 13 ezik, 2.4 gela izango delarik)
Musika Lehen Hezkuntzan: 0.2 Musika gela
Artearen eta ikus-kulturaren hezkuntza: 0.4 Plastika gela

Ondo izan, Dani.

Moodle eta Matrikula

Ikasle agurgarriak:

Zuek oso ondo dakizuenez, matrikula kontuekin saltsa dago. Hori dela eta, zuetako asko bertaratze (31 edo 32) taldean matrikulaturik agertzen zarete. Hori dela eta, aurtengo moodle plataforman (http://moodle3.ehu.es/) bertaratze taldeko irakasgaiak automatikoki erantsita dituzue. Zuen irakasgaiek 46 zenbakia parentesi artean izan behar dute. Horretarako, irakasle bakoitzak bertaratze saio presentzial bakoitzean matrikulatzeko gakoa zein den  eman beharko dizue.

Ondo izan, Dani.


2011/09/12

Matrikula

Bigarren Mailako Erdibertaratze ikasle agurgarriak:

Zuetako asko galdexka zabiltzate matrikula kontuak direla medio. Badirudi, automatrikula egin duzuenean erdibertaratze taldea ez zen agertzen. Ez larritu, batez ere, iaztik zatoztenak. Idazkaritzan banan banan begiratuko dutela esan didate eta zuei dagokizuen taldera esleituak izango zarete. Lanpetuak daudenez, ea hurrengo asterako eginda dagoen esan didate.

Ondo izan, Dani.

2011/07/21

2011-2012 Erdibertaratze saioen egutegiak


2011/06/21

Erdibertaratze sistemaren koordinazioa eta lankidetza sustatzeko blogaren aurkezpena

Gaur, Campus Birtualak jardunaldiaren IV. ekitaldia antolatu du eta Erdibertaratze ekimenaren inguruan Pello Urkidi zuzendariak eta biok aurkezpen hau egin dugu:





2011/06/13

Erdibertaratze sistemaren inguruko aurkezpen bat

Aurkezpen honetan erdibertaratzearen inguruko informazio sintetizatua aurki daiteke, batik bat, irakasleriarentzat:

2011/06/02

2011/05/31

Prezi: Powerpoint baina haratago

Aurkezpen dinamikoagoak eta erakargarriagoak egin nahi baduzu, hona hemen 2.0 tresna hau:

Microsoft Office 2007ko dokumetuak ikusteko

Microsoft Office-ko azkenengo bertsioa (2007) baldin baduzu ez duzu ezer behar. Baina, horrela ez bada plugin hau komeni zaizu:

Dokumentuak PDF-etan bilakatzeko tresnak

Microsoft Office-ko azkenengo bertsioa (2007) baldin baduzu ez duzu ezer behar. Baina, horrela ez bada aplikazio hau komeni zaizu: