2011/09/19

Moodle eta Matrikula

Ikasle agurgarriak:

Zuek oso ondo dakizuenez, matrikula kontuekin saltsa dago. Hori dela eta, zuetako asko bertaratze (31 edo 32) taldean matrikulaturik agertzen zarete. Hori dela eta, aurtengo moodle plataforman (http://moodle3.ehu.es/) bertaratze taldeko irakasgaiak automatikoki erantsita dituzue. Zuen irakasgaiek 46 zenbakia parentesi artean izan behar dute. Horretarako, irakasle bakoitzak bertaratze saio presentzial bakoitzean matrikulatzeko gakoa zein den  eman beharko dizue.

Ondo izan, Dani.