Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza irakasgaiaren irakaslea Koldo Garai izango da. Saioak jada esleitu ditu, beraz, bigarren seihileko egutegia osatuta dago.
GAIA/ASUNTO : 2013/2014ko NAZIOARTEKO MUGIKORTASUN PROGRAMAK / PROGRAMAS DE MOVILIDAD INTERNACIONAL: ERASMUS, LATINOAMERIKA, BESTE NORAKOAK (OTROS), SICUE
EGUNA/DIA : Abenduak 4 /4 de Diciembre
TOKIA: 1.5 gela/aula
ORDUA/HORA: 13:00
Gorputz Heziketako eta Komunikazioko irakasleek zenbait aldaketa proposatu dituzte. Blogeko egutegiak jada modifikatuak daude. Laburbilduz, aldaketak honako hauek dira:
Gorputz Heziketa - Oihane: azaroaren 22an (17:30 -19:00)
Komunikazioa - Ainhoa : azaroaren 22an (19:00-20.30)
Komunikazioa - Miren Koro: abenduaren 13an (Saio bikoitza)
Gorputz Heziketa - Oihane: abenduaren 20ean (Saio bikoitza)
Barkatu eragozpenak.
Ondo izan,
Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea
Jarraian dauden dokumentuetan, Practicum I irakasgaiko dagokizuen tutorea aurki dezakezue. Salbuespenak kenduta, Lehen Hezkuntzan David Pastor eta biok (Daniel Losada) tutore gara eta Haur Hezkuntza Diego Díez. Halaber, datorren astean, tutore bakoitzak ze egunetan eta ze orduetan egingo duen bilera presentziala blog honetan zintzilikatuko dut. Informazio hau ikastegiko taulan ere baduzue.
Bihar, Irailaren 18an, erdibertaratzeko saioetan Musika eta Komunikazio gaitasun irakasgaien ordutegi trukaketa bat egongo da. Beraz, lehenbizi (17:30tik 19:00ra) Musika izango duzue musika gelan eta ondoren (19:00tik 20:30ra) Komunikazio gaitasuna 2.5 gelan.
Barkatu eragozpenak,
Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea