2014/04/08

JARDUNALDIA: Trabajando por proyectos en Educación Infantil (Apirilak 14)

Haur Hezkuntzako erdibertaratze ekimenaren ikasle agurgarriak:

Estitxu Jimenez de Aberasturi irakasleak apirilaren 14rako Haur Hezkuntzako proiektuen inguruko jardunaldi bat antolatu du Magisteritza Eskolan. Informazio guztia bukaeran atxikitutako irudian duzue. Interesatuak baldin bazaudete, ondorengo estekan izena eman dezakezue:

http://goo.gl/Pp4gaZ



Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2014/02/10

Bilera informatiboa: 2014/2015 ikasturteko 4. mailaren planifikazioaren eta minorraren inguruan

Erdibertaratzeko ikasle estimatuak:

 Bilera egin nahi dugu zuekin, datorren 2014/2015 ikasturteko 4. urtearen planifikazioaren eta minorraren inguruan:

 NOIZ: datorren asteartean, otsailak 11, arratsaldeko 17,15ean.
 NON: Eskolako Areto Nagusian.

 Ikusi arte, ongi izan.

Daniel Losada

LABURPENA


BEREZITASUNAK


  • Eskaintza zabalagoa. 
    • Aipamen bat, Euskara Hezkuntzarako tresna, arratsaldez eta erdi bertaratze modalitatean 
    • Irekia izango da, ikasle guztiek aukera izango dute aipamen hau hautatzeko 
  • Proposamen hau eskaintzeko aurre baldintzak: 
    • Martxoaren 6an bukatuko den aurreinskripzioan gutxiengo kopuru hau lortzen bada: 45 LHan eta 15 HHan. 
    • Konpromiso orria bete eta zuzendaritzako idazkariari bidali martxoaren 6a baino lehenago:

http://www.irakasleen-ue-donostia.ehu.es/p222-home/eu/

Bestela, eskaintza normala izango da (goizez)


Minor Eskaintza.euskara Erdi Bertaratzean (1) by Daniel Losada

2014/01/24

Erdibertaratze modalitatea eta Laugarren Maila

Erdibertaratzeko ikasle agurgarriak:

Eskolako zuzendaritzatik komunikatu didate laugarren mailaren inguruan hitzegiteko otsailaren bukaeran bilera bat egingo dela. Bilera horretan minorren inguruko informazio jasotzeko aukera izango duzue.

Besterik gabe.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2013/10/15

"Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan": Josu Sanz

Haur Hezkuntzako Ikasle Agurgarriak:

Irakasle berria dugu "Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan"irakasgaian. JOSU SANZ ALONSO

Bere posta elektronikoa honako hau da: josu.sanz@ehu.es.

Aurreko sarrera batean esan genuen bezala, lehenengo saioa Urriaren 24an 17:30tik 20:30ra izango da. Gogoratu, saio hauek 3.7 laborategian egingo direla.

Barkatu eragozpenak.

Ondo izan,

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea

2013/10/08

"Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan": Lehenengo saioa Urriaren 24an

Haur Hezkuntzako Erdibertaratze Ekimenaren ikasle agurgarriak: 

Azkenean,"Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan" irakasgaiaren irakasle berriaren lehiaketa egin da, baina irabazleak oraindik ez du kontratua sinatu. Aste honetan zehar sinatzea espero dugu. Beraz, aste honetako saioa (URRIAREN 10a) ere bertan behera gelditzen da. Lehenengo saioa URRIAREN 24an izango da

 Barkatu Eragozpenak. 

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea.

2013/09/30

"Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan": Urriaren 3ko saioa bikoitza ez dago

Haur Hezkuntzako Ikasle agurgarriak:

Azkenean, irakasle berria kontratatu gabe dagoenez "Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan" irakasgaiaren datozen saioak BERTAN BEHERA geldituko dira. Beraz, EZ DA ASTE HONETAKO SAIO BIKOITZA ESKAINIKO (Urriaren 3an) eta ZIURENIK, ezta datorren asteko SAIO BIKOITZA ere (Urriaren 10ean).  Informazio gehiago dudanean noiz izango duzuen lehenengo klasea blogaren bitartez abisatuko zaituztet.

Barkatu Eragozpenak.

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea.




2013/09/27

"Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan": Urriaren 3ko saioa

Haur Hezkuntzako Ikasle agurgarriak:

"Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan" irakasgaiak oraindik irakaslerik gabe dago. Datorren astean egingo da lehiaketa. Beraz, Urriaren 3ko klasearekin zer gertatuko den Zientzia Esperimentaleko sekzioko koordinatzaileari galdetu diot. Hau da, saio bikoitz hau bertan behera gelditzen den, noiz arte edo bestelako soluziobiderik aurreikusten duen erabakitzea esan diot. Zerbait gehiago dakidanean abisatuko zaituztet.

Barkatu eragozpenak.

Daniel Losada
Erdibertaratze Ekimenaren Koordinatzailea